Fuentes web
Entradas
Comentarios

Google itzultzaile automatikoa Google Inc-ek erabilgarri jarritako software-a da, itzultzeko zerbitzu doain bat da eta momentuan, 58 hizkuntzatara egiten ditu itzulpenak. Sistema honekin, hitzak, esaldiak, dokumentuak eta web orrialdeak itzuli daitezke.  Zure helburua testu bat beste hizkuntza batetan edukitzea bada, itzultzaile honekin posible duzu eta honez gain, beste hizkuntza batean dagoen testu batek zer dioen jakin nahi baduzu, testua itzultzailean kopiatu eta zeuk aukeratutako hizkuntzan irakurtzea besterik ez duzu. Google itzultzailearen helburua mundu guztiak informazioa edozein hizkuntzatan eskuragarri eta erabilgarri izatea da.

Google itzultzaileak funtzionatzeko modu berezi bat du. Itzulpen guztiak “Itzulpen automatiko estadistikoa” izendatzen den prozesua erabiltzen duten ordenagailuetatik datoz; hau da, itzulpenak sortzeko testu askotan topatzen diren patroietan oinarritzea da egiten dena.  Google itzultzaileak erabiltzen duen metodoaren azalpena hurrengoa da: ordenagailuei hizkuntza guztien arau guztiak zeintzuk diren irakatsi beharrean, ordenagailuek haien kabuz horietaz jabetu daitezen uzten du. Horretarako, ordenagailuek gizakiek itzulitako milioika eta milioka dokumentu aztertzen dituzte; testu hauek liburuetatik, NBE (Nazio Batuen Erankundea) bezalako erakundeetatik eta mundu osoko web orrialdeetatik ateratzen dira. Ordenagailuek testu hauek aztertzen dituzte estadistikoki esanguratsuak diren patroien bila; hau da, itzulpenetan eta jatorrizko testuetan aurkitutako eta kasualitatezkoak ez diren patroien bila. Modu honetan, patroi bat topatzen denean, etorkizunean antzekoak diren testuak itzultzeko erabili daiteke. Prozesu hau milioika bider errepikatzen bada, milioka patroi izango ditugu, eta oso programa azkarra eta ona sortzen da. Arazoak sor daitezke, ordea, itzulpen asko ez daukaten hizkuntzekin; izan ere, kasu hauetan patroi askoz ere gutxiago topatzen dira, eta horrek itzulpenaren kalitatea txikiagoa izatea sor dezake. Googlek ekoizten dituen itzulpenak ez dira beti onak eta zehatzak, horregatik ari dira etengabe testu berriak sartzen, itzultzailearen kalitatea handitzeko.

ESKURAGARRI DAUDEN HIZKUNTZAK

Hizkuntzak etapa desberbinetan joan dira Google itzultzailean sartzen, eta gaur egun  58 hizkuntzetara itzultzeko gai da. Hona hemen momentu honetan aukeratzeko ditugun zenbait hizkuntza:

Afrikaans, Albaniera, Alemanera, Arabiarrera, Armeniera, Azerbaijani, Bielorrusiera, Bulgariera, katalanera, txekera, Txinera, Kroata, Danesera, Eslovaco, Esloveno, Gazteleraz, Estonieraz, Euskaraz, Finlandieraz, Frantsesera, Galesera, Gailegora, etab.

Hurrengo argazkian hizkuntza aukeratzerakoan agertzen zaigun laukia eta itzultzaileak hautatzeko proposatzen dituen hizkuntza guztiak ikus daitezke.

Hala ere, hizkuntza hauetako batzuk alfa fasean aurkitzen dira oraindik, hau da, froga fasean daude eta beraz ez daude guztiz garatuta. Hau dela eta, izan daiteke “alfa hizkuntzen” itzulpenen kalitatea, guztiz garatuta dauden hizkuntzen itzulpenen kalitatea baino txikiagoa izatea. “Alfa hizkuntzak” armenioa, azería, euskera, georgianoa, criollo haitianoa eta urdua dira.

ERABILERA

Itzultzailearen erabilera egokia eta ahal den neurrian hoberena egin ahal izateko zeinbait gauza izan behar ditugu kontuan, puntu hauek jarraituz gero itzultzailea ahalik eta hoberen erabiltzeko gai izango gara:

  • Hasteko, itzuli nahi dugun testua egokia dela ziurtatu behar dugu, horrela ez bada, dituen akatsak zuzentzea da egin beharrekoa, bestela, akats horiek itzulitako testuan ere agertuko dira.
  • Testua prest daukagunean, jakin beharrekoa da komeni dela ortografia akatsik ez egitea, bestela itzultzailea hitzez erratu daiteke eta guztiz aldatu daiteke testuingurua. Beharbada lortuko dugun emaitza ez da gaizki egongo, baina izan daiteke guk nahi duguna ez izatea.
  • Horretaz gain, puntuazio zeinuak erabiltzea beharrezkoa da, bestela itzulpena gaizki aterako da. Itzultzaileak ez du berdin lan egiten adibidez esaldi bukaeran puntua badago eta puntua falta bada.
  • Garrantzitsua den beste puntu bat esaldien luzeera da, izan ere, esaldiak gero eta luzeagoak eta konplexuagoak izanez gero itzulpena gero eta okerragoa izango da. Itzulitakoa zentzu guztietan ahalik eta egokiena izatea nahi badugu, esaldi laburrak eta sinpleak egitea da hoberena.
  • Honez gain, salbuezpen linguistikoak eta hizkera kolokialeko esamoldeak etab. sahiestea komenigarria da itzultzaileak testua ondo ulertu ahal izateko.
  • Itzulpena egin eta gero errepasoa egitea komeni da. Batzuetan Google-ek ezin du itzulpen egokia egin edo guk esaldiari eman nahi diogun zentzua eman. Hau gerta ez dadin, edo gertatuz gero, beharrezkoa da itzulitako testua berriz irakurtzea, horrela guk nahi ditugun zuzenketak egin ditzakegu.
  • Itzultzaileak dituen abantaila guztiez onura atera ahal izateko, jakin beharreko gauza da itzulitako testuko hitzetan kurtsorea jarriz gero hauek horiz azpimarratuta agertuko direla, eta hauetan klikatuz gero, itzultzaileak hitz horretarako eskuragarri dituen beste hainbat aukera proposatuko dizkigu. Modu horretan, guk beste aukera bat egin dezakegu itzultzaileak egin duena egokiena ez dela pentsatzen badugu.

Pausu hauek jarraituz gero itzulpenean nahi dugun emaitza lortzea errazagoa izango da.

 

ADIBIDEAK

Itzultzaile hau aztertzeko erabiliko ditugun hizkuntzak gaztelania eta euskera dira, eta euskera alfa fasean dagoenez gero, itzulpenak ez direla kalitate handikoak izango pentsatzen dugu, hori baita programak ematen digun oharra. Google itzultzaile automatikoa erabiltzean sor daitezkeen arazoak eta itzultzaileak egin ditzakeen akatsak ikusteko egiten dituen itzulpenen zeinbait adibide  ikusiko ditugu. Horretarako egunkarietan azaltzen diren berrien itzulpenak egiteko eskatuko diogu, bai euskaratik gaztelariara, bai gaztelaniatik euskarara ere.

1. kasua

Testu hau El correo egunkaritik ateratako berri baten zati bat da, lehenengo kasu honetan gaztelaniaz dagoen berri bat jarriko dugu itzultzailean eta euskarara itzultzeko eskatuko diogu, hau da ondorioa:

Gaztelaniazko testua:

“El próximo viernes Kate (Catalina) Middleton (Reading, 29 años) se casará con el príncipe Guillermo (28) después de ocho años de noviazgo y una ruptura de tres meses. Ingresará oficialmente en la familia real británica, pero ella no nació con sangre azul. Como nuestra Princesa de Asturias, es plebeya, de una familia pudiente pero plebeya. A ninguna de las dos le enseñaron de cría a hacer la genuflexión, pero ahora se inclinan con una naturalidad mecánica. Y se hacen llamar Alteza. Lo de Kate y Letizia se acabó. Si acaso en privado, ese ámbito que para ellas casi ha dejado de existir.”

Google itzultzaileak egindako euskerazko itzulpena:

“Datorren ostiralean, Kate (Catherine) Middleton (irakurtzen, 29 urte) da Prince William (28) ezkontzeko datazio zortzi urte eta hiru hilabeteko etenaldi bat egin ondoren. Ofizialean errege British familia sartzen, baina ez zen zuen odol urdina jaio zen. Gure Asturiasko Printzesa, comunero, familia aberats baina comunero da honela. Ni bi hazkunderako de irakasten haren genuflect, baina orain mekanikoa naturala malda. Eta beraiek Highness deitzen diote. Kate eta Letizia Lo amaitu da. Pribatuetan ezer bada, azalera eta hau izan zen ia etengabe badago.”
Hasteko, esan behar dugu Googlek egindako euskarazko itzulpena bakarrik irakurriz gero ideia orokorra bakarrik hartuko genukeela, izan ere, itzulpena ez da batere ona eta testua ez da ondo ulertzen. Jar ditzagun arreta itzulpenean dauden zenbait akatsetan:
  • Itzultzean, normalean, euskarazko ordena  ez duela errespetatzen esan beharra dago, hau da, kasu batzuetan, gaztelaniazko ordena jarraitzen du. Esaldi jakin batzuk orden egokiarekin itzultzeko gai dela pentsatzen dugu, batez ere, esaldi laburrak direnean, adibidez, “me llamo Mikel” “nire izena Mikel da” bezala itzultzen du. Baina beste adibide honetan, “he ido a casa”, “joan naiz etxera” bezala itzuli du, hau da, gaztelaniazko ordena jarraitu du.
  • Esan beharreko hurrengo gauza askotan ez duela deklinabiderik erabiltzen da. Esaldi laburretan deklinatzeko gai dela ikus dezakegu, “el próximo viernes” “datorren ostiralean” itzuli du. Esaldi luzeetan, ordea, esaldiaren haria galtzen duela ematen du eta normalean ez ditu hitzak deklinatzen, edo beste kasu marka batzuk jartzen dizkie. Adibidez, “pero ella no nació con sangre azul” esaldi luze baten parte izanik, “baina ez zen zuen odol urdina jaio zen” bezala itzuli du, eta beste akats batzuez gain, “odol urdinarekin” beharrean “odol urdina” utzi duela ikus daiteke, hau da, ez du hitza deklinatu.
  • Aurreko adibideaz baliatuz hurrengo puntura pasako gara, ezezko esaldiak ez ditu egoki itzultzen. “Pero ella no nació con sangre azul” adibidean, “baina ez zen zuen odol urdina jaio zen” itzuli du. Hau da, ez partikula ondo erabili du, baina aditzak kokatzerakoan ez du zelan egin jakin eta ezeztapenerako partikula jarri duen arren, esaldia baieztapena izango balitz bezala itzuli du “ez zen zuen” jartzeaz aparte bukaeran “jaio zen” berriro jarriz.
  • Honez gain, askotan itzultzaileak aditzekin arazoak dituela dirudi, izan ere, aurreko adibidean esan dugunaz gain aditzekin beste arazo batzuk ere topatu ditugu. Aditzak zein denboratan itzuli behar dituen ez dakiela ditudi, esaldi askotan aditz laguntzailea falta da, edo denbora ez dago ondo. Honen adibide batzuk: “se casará” “ezkontzeko” bezala itzuli du ”ezkonduko da”-ren ordez, eta “ingresará” “sartzen” bezala itzuli du “sartuko da” jarri beharrean. Beste kasu batzuetan aditza jarri barik utzi du, esaterako: “pero ahora se inclinan con una naturalidad mecánica” “baina orain mekanikoa naturala malda” bezala itzuli du.
  • Lexikoari dagonionez ezagutzen ez dituen hitzak bere horretan uzten ditu edo beste hizkuntza batean ematen ditu, besteak beste: “príncipe” ingelesez eman du,”prince” “printze” jarri beharrean eta “alteza” ere “highness” bezala itzuli du “gorentasun” jarri beharrean.
  • Azkenik, itzultzaileak egiten duen beste akats bat testuinguruarekiko egokiak ez diren hitzak hautatzea da; hau da, hitza ondo itzultzen du, baina testuingurua ez du kontuan hartzen eta beraz, aukeratutako hitza, batzuetan, ez da egokia esaldian. Gure testuan honen adibidea ikus daiteke “ámbito” “azalera” bezala itzuli duen esaldian, eta kasu honetan besteak beste ”eremu” izango litzateke hitz egokia.

2. kasua

Testu hau Berria egunkaritik ateratako berri baten zati bat da, kasu honetan euskaraz dagoen berri bat jarriko dugu itzultzailean eta gaztelaniara itzultzeko eskatuko diogu, hau da ondorioa:

Euskarazko testua:

“Azken urteotan hainbat arrantzale hil dira bai Euskal Herrian izandako istripuetan, bai euskal enpresa batentzat lanean ari zirela atzerrian gertatutako ezbeharretan. Iazko urrian, Santoñako (Kantabria, Espainia) Siempre al Alba itsasontziarentzat lan egiten zuen langile bat desagertu zen, Pasaiako kostatik zortzi miliara. Senegaldarra zen jatorriz. Iaz ere, urtarrilean, L’Epaulard arrasteontzia irauli egin zen Landetako uretan (Frantzia), Biscarrossetik hamabost kilometro ingurura. Lezoko (Gipuzkoa) 54 urteko arrantzale bat hil zen istripu hartan, eta beste lau arrantzale salbatu egin behar izan zituzten.”

Google itzultzaileak egindako gaztelaniazko itzulpena:

“En los últimos años algunos pescadores han muerto en accidentes en el País Vasco, la empresa vasca de trabajo de los accidentes ocurridos en el extranjero. En octubre del año pasado, de Santoña (Cantabria, España) siempre fue un trabajador que trabaje en buques Alba desapareció, a ocho millas de la costa de Pasajes. Origen senegalés. El año pasado en enero, L’arrastreros Epaulard volcar el agua en las Landas (Francia), kilómetros Biscarrossetik quince años. Lezo (Gipuzkoa), un pescador de 54 años murió en el accidente, y cuatro otros pescadores tuvieron que ser salvados.”

Hasteko, esan behar dugu itzulpen hau askoz ere hobea dela, eta bestea baino hobeto uler daitekeela jatorrizko testua aurrean ez badaukagu. Hala ere, akatsak badaude, ikus ditzagun zeintzuk diren horietako batzuk:

  • Hemen ikusten dugun akats nagusia aditzak ez direla jokatzen da, hau da, aditzak itzultzerakoan, batzuetan infinitiboan uzten dira, adibidez: “irauli egin zen” “volcar” bezala itzuli du “volcó” itzuli beharrean. Hau esaldi luze eta konplexuetan gertatzen da, baina honek normalean ez du ulermenaren kontra egiten gehienetan aditza jokatuta ez badago ere esaldia ulertzeko gai baikara.
  • Beste kasu batzuetan, aditzak, zuzenean ez dira itzultzen, esaterako, “senegaldarra zen jatorriz” esaldia “origen senegalés” itzuli du, “era” aditza ez da agertzen.
  • Bestalde, deklinatuta dauden hitzak beti ez ditu ondo itzultzen, kasu batzuetan ez ditu bereizten. Esate baterako, “euskal enpresa batentzat” “la empresa vasca” itzuli du, eta akats honek esaldiak zentzua galtzea dakar, hau baita itzulitakoa: “bai euskal enpresa batentzat lanean ari zirela atzerrian gertatutako ezbeharretan” = “la empresa vasca de trabajo de los accidentes ocurridos en el extranjero”. Beste adibide honetan zentzua guztiz aldatzen da: “Lezoko (Gipuzkoa) 54 urteko arrantzale bat hil zen istripu hartan” esaldia “Lezo (Gipuzkoa), un pescador de 54 años murió en el accidente” bezala itzuli da. Hemen “Lezo” deklinatuta agertzen zen eta itzulpenean ez da “de” preposizioa agertu, honen ordez, koma bat jarri da izenaren ostean eta ondorioz, “Lezo” pertsona baten izena izango balitz bezala itzuli da esaldia.
  • Beste kasu batzuetan bere horretan uzten ditu deklinatuta dauden hitzak, adibidez, “Biscarrossetik” bere horretan utzi du.
  • Sintaxiari dagokionez akatsen bat ere badago, besteak beste honako hau: “Santoñako (Kantabria, Espainia) Siempre al Alba itsasontziarentzat lan egiten zuen langile bat desagertu zen” esaldiaren itzulpena ”de Santoña (Cantabria, España) siempre fue un trabajador que trabaje en buques Alba desapareció”izan da, eta guztiz okerra da, ordena ez da gorde eta esaldiak zentzua galdu du.
  • Lexikoari begirada bat emanez gero, hitzak nahiko ondo aukeratzen dituela esango genuke, baina kasu honetan oker bat egon da, “hamabost kilometro ingurura” esaldia “quince años” bezala itzuli du.

Ikus dezagun orain zer gertatzen den liburu baten ataltxo baten itzulpena egiteko eskatzen badiogu. Honetarako Bernardo Atxagaren “Zeru horiek” liburua aukeratu dugu; lehenengo liburu horren bai euskerazko bai gaztelaniazko bertsioak idatziko ditugu, giza itzultzaile batek zelan egiten duen ikusteko, eta gero itzultzaile automatikoak horiek zelan itzultzen dituen erakutsiko dugu.

“Zeru horiek” liburua, euskarazko bertsioa:

“Alde zaharreraino egindako ibilia ere jaitsiera bat izan zen, baina bere pauso berri haiek ez zuten, aurrekoek bezala, ametsetik errealitaterainoko tartea bete, baizik eta estuago eta soilago bat, Kanpotik Barrura zihoana. Hala, iritsi ibaiaren zubira, ikusi bere haurtzaroko gune guztiak -Arenaleko parkea, San Nikolaseko eliza, Correo eta Bidebarrietako kaleak, Arriaga Antzokia, ibaia bera-, eta Margaritak agindutakoa gertatu baitzitzaion, gune haietako objetu guztiak, etxeetako harriak bezala zuhaitzetako hostoak, eta ibaia ertzetako txalupak bezala kafetegietako errotuloak, hitzegiten hasi zitzaizkiola, hitzegiten eta eskua luzatzen, zatoz, zatoz, ongi etorria etxera.”

“Esos cielos” liburua, gaztelaniazko bertsioa:

“La caminata hasta el casco viejo de la ciudad también fue un descenso, pero esta vez sus pasos no recorrieron el tramo entre sueño y realidad, sino otro más simple que separaba lo exterior de lo interior. Había estado mucho tiempo fuera y volvía a casa. Al llegar al puente sobre la ría y ver todos los lugares de la infancia -el parque del Arenal, la Iglesia de San Nicolas, el teatro Arriaga-, comenzó a sentir lo que le había dicho Margarita al salir de la cárcel, que las cosas de su vida pasada, lo mismo las piedras de los edificios, que las barcas de la ría o los rotulos de las cafeterías, comenzarían a hablarle, bienvenida, bienvenida a casa, y que aquella acogida le daría fuerzas.”

Google-ek egindako euskeratik gaztelaniarako itzulpena:

“En la caída de la antigua a favor de tránsito fue uno de los pasos, pero no eran nuevos, como el errealitaterainoko sueño anterior llenar el espacio, sino un soilago más estrecho y, zihoana Vamos afuera. Sin embargo, el río alcanzó el puente, visite el sitio de su niñez todo Arenal Park, Iglesia de San Nicolás, Bidebarrieta y las calles E, el Teatro Arriaga, el mismo río, y fue ordenada por los sitios baitzitzaion Margarita, todos estos objetos, como hojas de árboles, casas de piedra, y el río signos de los bancos de los barcos como cafeterías, zitzaizkiola empezó a hablar, hablar, y extender la mano, ven, ven, bienvenido a casa.”

Google-ek egindako gaztelaniatik euskararako itzulpena:

“Old City ibiltzea zen ere jaitsi da, baina oraingo honetan pausoetatik Ez estali ametsa eta errealitatearen arteko atalean, baina Herrizaingo errazagoa bereiziz kanpoko bat. Zuen aspaldi amaitu eta etxera itzuli zen. Ibaiaren gaineko zubia At ikusi eta haurtzaroa leku guztietan, Areatzako parkea, San Nicolas, Arriaga Antzokia, eliza hasi zen zer esan zuen Margaret ateratzeko kartzelan de sentitzea, gauzak bere iraganeko bizitza, eraikin harriak, ibai ontzi edo kafetegian, seinale bezala, hasteko, eztabaida welcome, ongi etorri etxera, eta indar berarekin eskertuko.”
Ikus daiteke aurreko akats berdinak betetzen direla, eta gizakiak egindako itzulpenak itzultzaile automatikoak egindakoak baino askoz ere hobeak direla argi dago. Hala ere, lehen esan dugun moduan, euskera “alfa fasean” dago oraindik, beraz normala da itzulpenetan oraindik ere akatsak egotea; beste hizkuntza batzuekin itzultzailea askoz ere hobeto egiten duela lan ikusteko, “Esos cielos” liburuko atala ingelesera itzul dezan eskatu diogu, eta hau da emaitza:
“The walk to the Old City was also a decrease, but this time their steps do not cover the section between dream and reality, but a simpler separating the exterior of the interior. Had long been out and returned home. At the bridge over the river and see all the places of childhood, the park of Arenal, the Church of San Nicolas, the Arriaga Theatre, began to feel what he had told Margaret to get out of jail, things of his past life, as the stones of the buildings, the boats of the river or the signs of the cafes, begin to talk, welcome, welcome home, and forces that would welcome him.”
Itzulpen hau euskerara egin duena baino hobea dela argi ikus daiteke. Google itzultzailea euskerara itzultzen duen beste itzultzaile automatiko batekin konparatzeko Opentrad itzultzailea aukeratu dugu eta Bernardo Atxagaren liburuko atal berdina itzultzeko eskatu diogu, hauek dira emaitzak:
Opentrad-ek egindako euskeratik gaztelaniarako itzulpena:
“Zaharreraino lado grande realizado el descenso también, fue un pero su paso no aquellas noticias, como aurrekoek ametsetik errealitaterainoko sino una separación cumplido una colaboración más estrecha y soilago, un zihoana dentro. Así zubira del río llegado, ver su todos los espacios de la niñez el parque -arenaleko, san nikolaseko la iglesia, correo y bidebarrietako, las calles arriaga el teatro de la gravedad, la misma, río y margaritak ha ocurrido lo prometido baitzitzaion, zonas todos los objetu una de ellas una contaminación del como piedras, las hojas de los y el río como la lancha tiene una sensibles de las márgenes de kafetegietako errotuloak, hitzegiten zitzaizkiola empezado a, hitzegiten y, ven alargar la mano, ven,. la bienvenida.”
Opentrad-ek egindako gaztelaniatik euskararako itzulpena:
“Ibilaldia hiriaren Alde Zaharrenganaino ere jaitsiera bat izan zen, baina haren urratsak aldi hau zatia ez ziren ibili errealitate lo eta artean, baizik gehiago sinplea beste bat barrualdearen kanpoaldea bereizten zuen. Denbora asko egon zen izan zedin eta etxera itzultzen zen. Zubira iristea eta barre egin beza toki guztiak txikitako ikustea – Arenalen parkea, Iglesia De San Nicolas, Arriaga Antzokia -, sentitzen hasi zen Margarita esan zion kartzelatik ateratzea, haren bizitza pasatuaren gauzak, eraikinen harriak, betikoa txalupak edo kafetegien rotulosak barre egin ezan, mintzatzen hasiko litzaizkioke, ongietorria, etxeari, ongietorria eta harrera hark indarrak emango lizkiokeen.”
Itzultzaile honek egiten dituen itzulpenetan Google-ek egiten dituen itzulpenetan agertzen diren akats ia berdinak azaltzen zaizkigu. Beharbada, Opentrad-ek egindakoak Google-ek egindakoak baino hobeto ulertzen dira, baina horrek ez du esan nahi orokorrean itzultzaile hobea denik, euskeraren alorrean itzultzaile hobea dela esan beharko genuke gehienez.

ONDORIOAK

Google itzultzailea, Web-ean hizkuntzak itzultzeko material oso erabilgarria dela azpimarratuko genuke. Itzultzailea profesionalek garatutako lana da, hauek hizkuntza askotariko testuak sartu dituzte eta horren ondorioz itzulpen nahiko zehatzak egiteko gai da, hala ere zehaztasun eta egokitasun maila hizkuntzaren arabera aldatzen da.

Horretaz gain, segundo gutxi batzuetan egiten du itzulpena, beraz, ez dugu asko itxaron behar nahi duguna lortzeko. Itzultzaile honekin, dokumentu osoak eta hizkuntza desberdinetan dauden web orrialde osoak itzuli daitezke. Itzultzaileak proposatutako aukeren artean bat hautatu, horretan klikatu eta orrialdea agertuko zaigu aukeratutako hizkuntzara  itzulita.

Komenigarria da jakitea Google itzultzaileak modu eraginkorrenean egiten dituen itzulpenak jatorrian ingelesezko testu bat daukatenak direla. Interneten gehien erabiltzen den hizkuntza da ingelesa, jende askok behar duelako landu da ingelesa beste hizkuntzak baino gehiago, beraz, testuak ingelesez badaude, Google itzultzaileak egindako itzulpena hobea izango da.

Itzultzaileak hitzak aldatzeko ematen duen aukera ere azpimarratzekoa dela pentsatzen dugu, modu onetan gure ustez egokiena dena aukeratu dezakegulako. Honek erabilgarri duen beste baliabide bat entzumenarena da, hizkuntzaren arabera, posible da guk idatzitako testua eta sistemak itzultzen duena momentuan entzutea entzumenaren botoia sakatuz.

Itzultzaileak hainbat akats betetzen dituen arren hizkuntzetako bat euskera denean, nahiko itzultzaile ona dela iruditzen zaigu, eta eskuragarri dituen baliabideak ere oso interesagarriak eta zerbitzuzkoak dira. Gure ustez, momentuz itzultzaile automatikoak ez dira giza itzultzaileak bezain onak, zehatzak eta fidagarriak, hala ere, bai itzultzaileei lana errezteko, bai testu bat itzultzerakoan horren ideia orokorra, eta askotan ideia orokorra baino gehiago ere, hartzeko oso tresna onak dira itzultzaile automatikoak, eta era berean, Google itzultzaile automatikoa programa ona dela pentsatzen dugu.

Iturriak:

Egileak: Ainhoa Causo, Jone Flores eta Leire Zamalloa

Corpusak hizkuntza guztiek behar duten baliabidea dira eta, gaur egun, hizkuntzaren ikerketan eta hizkuntza-teknologien garapenean asko erabiltzen dira. Corpusak formatu elektronikoan eta linguistikoki etiketatuta (hau da, hitz bakoitzari dagokion lema, kategoria, etab. emanda) dauden testu-bildumak dira. Oso baliabide garrantzitsua dira hizkuntza-teknologiak garatzeko, hiztegiak egiteko, hizkuntza bera arautzeko, itzulpenetan laguntzeko, eta hainbat gauzatarako. Azken finean, corpusek hitzen erabilera errealaren inguruko informazioa ematen digute.

Corpusen azterketa hau egiteko aukeratu ditugun corpusak Corpeus, internet euskarazko corpus gisa eta Euskararen Corpusa izan dira, euskal corpus orokorrak direlako aukeratu ditugu, hau da ez dira gai zehatz bati buruzko corpusak. Corpeus corpusa Elhuyar Fundazioko I+G taldeak garatua da, EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldearen laguntzarekin, eta honek egiten duena Internet euskarazko corpus gisa erabiltzeko aukera ematea da, corpus hau beti ari da eguneratzen eta edukia gehitzen; beraz, hitz berrienak ere kontsulta daitezke. Euskararen Corpusa UZEI elkarteak egindako XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa da. Corpus estatistikoaren oinarria, hainbat irizpideen arabera sailkatutako XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da. Esan beharra dago, euskara idatzia dela hemen jasotzen dena, ez ahozkoa. Bi corpusak pixka bat aurkeztu ondoren, has gaitezen azterketarekin. 

CORPEUS, internet euskarazko corpus gisa

1. IZEN BATEN BILKAETA

Etxe izena aukeratu dugu corpusetan bilaketa egiteko, izan ere, oso erabilia eta emankorra da. Hauek dira etxe izena sartuta bilaketak egiteko modu desberdinak:

  • 1. modua

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan,  guk nahi dugun izena jarriko dugu, kasu honetan, etxe.

c) “Analisia” atalean, izena dela argi utzi behar dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, non bilatu nahi dugun jarriko dugu. Lehenengo saiakera honetan Google markatu dugu bilaketa egiteko.

Emaitzak:

Lehenik eta behin esan behar dugu bilaketa guztien emaitzak alda daitezkeela bilaketa egiten dugun bakoitzean, corpusa etengabe berritzen delako. Ematen duen informazioa oso ugaria da, ez baikara etxe hitzera soilik mugatzen, etxe daukaten hitz guztiak agertu zaizkigu: hitz eratorriak, hitz elkartuak edota izena deklinatuta. Corpusa gai da guk etxe hitza sartuta honen forma deklinatu eta barianteak emateko. Oso emaitza zabala lortu dugu:

-8 orrialde etxe izenarekin

-114 agerpen

-71 baliozkoak

Hauek dira formaren arabera kopuruari buruzko datuak:

etxe 22
etxeko 21
etxea 12
etxeen 4
etxeak 4
etxearen 3
etxeei 2
etxez 1
etxeari 1
etxeekin 1
Guztira 71

 

 

 

 

 

 

 

 

Honen adibideak ikusteko: http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py

  • 2. modua

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan etxe idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean, izena dela markatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, bigarren saiakera honetan Bing markatu dugu Google beharrean.

Emaitzak:

Kasu honetan ere, ez gara etxe hitzera soilik mugatzen eta honen deklinazioak etab. agertzen zaizkigu.

-10 orrialde

-163 agerpen

-51 baliozkoak

Hona hemen formaren arabera kopuruari dagozkion datuak,  ikus daiteke Bing bilatzaileak formei dagozkienez ematen dituen emaitzak  ez direla Google-k ematen dituenak bezain ugariak:

etxe 18
etxeak 13
etxea 10
etxeko 8
etxearen 1
etxeek 1
Guztira 51

 

Honen adibideak ikusi ahal izateko hemen klikatu: http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py

  • 3. modua

a) Kasu honetan, “Zer” atalean lema markatu beharrean, forma jarriko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan etxe idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean, izena dela markatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, bilaketa Google-k egitea eskatuko dugu.

Emaitzak:

Etxe hitzaren forma daukaten sarrerak agertu zaizkigu, hau da, deklinatu gabe.

-8 orrialde

-54 agerpen

-22 baliozkoak

 

Honen adibiderik ikusi nahi izatekotan, hona hemen orrialdera eramaten duen esteka: http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py

  • 4. modua

a) Kasu honetan, “Zer” atalean lema markatu beharrean, forma jarriko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan etxe idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean, izena dela markatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, orain Bing-en egingo dugu bilaketa.

Emaitzak:

-10 orri

-106 agerpen

-23 baliozkoak

 

Saiakera honen emaitzak orrialdean ikusi ahal izateko esteka hau jarraitu: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

2. ADITZ BATEN BILAKETA

Jakin aditza aukeratu dugu bilaketa egiteko. Hemen ere modu ezberdinetan egingo dugu bilaketa:

  • 1. modua

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan,  guk nahi dugun aditza jarriko dugu, kasu honetan, jakin.

c) “Analisia” atalean, jakin aditza jarri dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, non bilatu nahi dugun jarriko dugu. Lehenengo saiakera honetan Google markatu dugu bilaketa egiteko.

Emaitzak:

-8 orrialde

-58 agerpen

-51 baliozkoak

Hemen forma bakoitzeko kopuruak agertzen zaizkigu:

jakin 23
jakitea 9
jakiteko 9
jakina 7
jakite 2
jakipen 1
Guztira 51

 

Honen adibideak ikusi ahal izateko: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

 

  • 2. modua

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan,  guk nahi dugun aditza jarriko dugu, kasu honetan, jakin.

c) “Analisia” atalean, jakin aditza markatu dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, non bilatu nahi dugun jarriko dugu. Bigarren bilaketa honetan Google-n ordez Bing-en egingo dugu bilaketa.

Emaitzak: argi ikusten da bilaketa Bing-en eginez gero emaitzak ugariagoak direla.

-10 orrialde

-342 agerpen

-325 baliozkoak

Jakin aditza deklinaturik agertutako kopuruak:

jakin 282
jakina 14
jakiteko 9
jakitea 7
jakiten 3
jakinda 3
jakinik 2
jakingo 2
jakitean 1
jakiteak 1
beste guztiak 1
Guztira 325

 

Honen adibideak ikusteko, klikatu: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

  • 3. modua

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan jakin aditza jarri dugu.

c) “Analisia” atalean, jakin aditz trinko gisa bilatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, kasu honetan Google-n egingo dugu bilaketa.

Emaitzak:

-8 orrialde

-72 agerpen

-53 baliozkoak

Forma bakoitzeko kopuruei dagokionez:

dakit 24
jakin 10
dakigu 7
daki 6
dakite 3
dakizu 2
dakizki 1
Guztira 53

Saiakera honen adibideak ikusteko: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

  • 4. modua
  • 

a) “Zer” atalean lema markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan jakin aditza idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean, jakin aditz trinko gisa bilatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, laugarren bilaketa honetan Google-n ordez Bing-en egingo dugu bilaketa.

Emaitzak:

-10 orrialde

-52 agerpen

-46 baliozkoak

Aditz forma ezberdinen kopurua:

dakit 21
jakin 9
daki 7
dakigu 6
dakite 2
dakizu 1
Guztira 46

 

Honen adibideak hemen ikus daitezke: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

 

  • 5. modua

a) “Zer” atalean lema beharrean forma markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan jakin aditza idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean, jakin aditza bilatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, bilaketa honetan Google erabiliko dugu.

Emaitzak:

-8 orrialde

-20 agerpen

-20 baliozkoak

 

Kasu honen adibideak ikusteko esteka hau jarraitu: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

 

  • 6. modua

a) “Zer” atalean lema beharrean forma markatuko dugu.

b) “Bilatu” jartzen duen laukitxoan jakin aditza idatziko dugu.

c) “Analisia” atalean jakin aditza bilatuko dugu.

d) “Motorra” laukitxoan, bilaketa honetan Bing erabiliko dugu Google-n ordez.

Emaitzak: Bing-ek eskeintzen dituen emaitzak Google-k eskeintzen dituenak baino ugariagoak dira.

-10 orrialde

-433 agerpen

-395 baliozkoak

 

Honen adibideak ikusi nahi izatekotan hemen klikatu: http://corpeus.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta.py

 

EUSKARAREN CORPUSA

Corpus hau euskaltzaindiaren corpus bat da eta 2002. urtekoa da egin zaion azken modifikazioa.  Corpus honek testu- hitzak edo lemak bilatzeko aukera ematen du. Esan beharreko gauza da corpusak ez duela hitzen kategorien arteko bereizketarik egiteko baliabiderik, berak hitzaren kategoria zein den berdin izango zaigu bilaketa egiterako orduan. Hala ere, beste corpusean erabilli dugun metodologia jarraituz, honetan ere bilaketa bi ataletan banatuko dugu.

1. IZEN BATEN BILAKETA

  • 1. aukera

Lema(k)” aukera hautatu eta ”Hitz bat” jartzen duen lekuan klikatzen badugu eta etxe izena bilatzen badugu, hurrengo hau izango litzateke emaitza:

1.  1900-1939  Bizkaiera  Ikasliburuak  Euskeraz irakurteko 0042 Gure amak yosten diardu etxean.

2.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  BAizk Ipuin 0083 Urijaz aiztu zan, eta azkenez, bere etxian baxen pozik eguan.

3.  1900-1939  Bizkaiera  Ikasliburuak  Euskeraz irakurteko 0046 Andoni’k.- Etxe osteko lizarretan.

4.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-liburuak  K. Basabe 0063 – “Suaz, ba, ezquer asco zor deutsaguz eche orrerita”.

5.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Or Tormes 0011 Abade ta praille, batak txiroai ostuten deutse, ta besteak etxetik atsotxuentzat ataraten dabe.

6.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  E. Bengoa 0003 Biyen bittartian, echeko guztiak maiyen alderdi biyetan zutunik dagoz ichoroten arik eta asabak eurena jan deiyen artian.

7.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  E. Bengoa 0003 Orduen echeko guztiak belaunikoturik egiten deutzee asaben arimari adoraziñoia, eta eurak ill-errira utsik biurtu ezteizen, erreten deutzeez (au da illen giro-mutuo) diru-paperak (olan derichoe, baia eztira benetakoak) oneen ustez, andikaldian be dirudunak obeto bizi eidiralako.

8.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Muj 0538 Biotz-biotzez maite du euskaldunak bere etxea.

9.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Muj 0539 Elizanburu’k ere maite zuan bere etxea.

10.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  A Lamiak 0101 Etxera itzultzean eztezanala gibela begiratu

Adibide guzti hauetan, etxe izena agertzen den liburu, artikulu edota testuan agertzen zaizkigu. Izena bere horretan, deklinaturik edota forma zaharrean ere bilatzen du corpus honek.

Aipatutako adibideez gain beste asko daude, gehiago ikusi nahi izatekotan hemen klikatu: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

  • 2. aukera

Beste aukera bat, lema bilatu beharrean testu- hitzak bilatzea da. Honetarako, lehenengo laukitxoan “Testu- hitza(k)” aukeratu eta lehengo moduan, “Hitz bat” jartzen duen laukitxoa berdin utziko dugu. Hurrengo hau da lortutako emaitza:

 

1.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Euzkadi 1908 0081 ¡A! ¡duinge zantarrak eta duinge zantarrak! ¡Jagiko alda aberrtzale arrtetik etxe-arerijo orrei lepasur diru-aurrian duingero makurrtu ori zigorr gogorraz auzi ta trisketan dautsenen bat! Orren okerrez, atsebakotu gadixan Aberrijaren atze baga-aldijetan, eta atseginez bete gadixan bere atsegin-aldijetan.

2.  1900-1939  Bizkaiera  Ikasliburuak  Euskeraz irakurteko 0046 Andoni’k.- Etxe osteko lizarretan.

3.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  BAizk Ipuin 0031 Aldi atan Marte bere guraso ta nebearekin bixi-zan iturrmendi zarran, gaurr etxe-ondakiñak baño eztan Iurrmendi zarran.

4.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Ag Kr 0117 Benetan egoan ondo, ta neskame izatekotan, ezeukean egundo etxe atatik beste batera urtengo.

5.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Ag Kr 0117 – Ementxe bertan, aurreko etxe onetantxe.

6.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Muj 0539 ¿Nork ez dakizki buruz neurtitz aiek?¿Nork ez ditu bein baño geiagotan erestu?¿Nor ez da neurtitz aiezaz oroitu etxetik urruti gogoa etxe aldera biurtzean?¡Etxea! Izen dontsu-dontsu ta gozoa.

7.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Muj 0539 Bi idi aundi mendian, bildotxak, beiak, auntzak, ardiak… Etxe ura ordea, bere-berea zuan, bere sorlekua, aiten-aitak autatua.

8.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  F. Urkia 0007 Etxe askotan labeko atakak sukaldean jotzen du.

9.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  F. Urkia 0007 Beste batzuk etxe-ondoko legorpetxo batean.

10.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  JBDei 1922 0253 – Asarre zeuden igeltzeroak, lanian ari ziran etxe arretako etxeko-andreak, amarretakorik etzietela ematen eta.

Kasu honetan, etxe izena agertzen den testuak aipatzen dira adibide hauetan baina bere horretan soilik egiten da bilaketa; ez da izen hau deklinatuta agertzen bilaketa honetan.

Adibide guztiak ikusi ahal izateko: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

  • 3. aukera

Bestalde, corpus honek izena esaldiaren hasieran, amaieran edo tartean bilatzeko aukera ere ematen du. Horretarako, bilaketa egiterakoan lehen “Hitz-bat” aukeratu dugun lekuan, orain “Hasieran”, “Bukaeran” edo “Tartean” aukeratuko dugu. “Lema(k)” hautaturik, (gauza berbera egin daiteke “Testu hitza(k)” aukeratzen badugu ere) esaldiaren hasieran aukeratzerakoan hauek dira emaitzetako batzuk:

1.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  F. Urkia 0007 Etxe askotan labeko atakak sukaldean jotzen du.

2.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Echta Jos 0035 Etxe onek eukazan eskaratz edo sukalde ona, iru logela nasaiak, berbaleku txikitxo bat, sabai ta goianengo zabalak eta korta eder bi, abelgorri ta ardientzat; baita etxe aurrean egozan laba-gela ta oillatoki onak euren teillatuakaz.

3.  1900-1939  Gipuzkera  Literatur prosa  Elizondo Loretegi 0186 Etxe batekoak, gosaria egiteko esnea egunero erosten zioten, eta neskamea zintzo-zintzo etortzen zan, garai jakiñean, esne billa.

4.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Lab 0019 Etxe. – Baietz, lapurra! Nik ikusi det sartzen-da.

5.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Lab 0019 Etxe. – (igesi itzuliaz) Ai! ai!.

6.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Lab 0019 Etxe. – Nik ez ba.

7.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Lab 0019 Etxe. – Ni ametsetan eta lapurra or barruan.

8.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Lab 0019 Etxe. – (Aundi-mandi’ri besotik elduta) Ez zabaldu ez!.

9.  1900-1939  Gipuzkera  Antzerkia  Alz Osaba 0015 Etxe au izan danarekin….

10.  1900-1939  Sailkatu gabeak  Egunkariak  El Día 1934 0001 Etxe gutxitan utzi zayote pakian ta ortatik dator oyen igas egitea gure aldetik.

Adibide guztiak ikusteko: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

 

Esaldiaren bukaeran etxe hitza bilatzerakoan hurrengo hauek lirateke emaitzetako batzuk:

1.  1969-1990  Gipuzkera  Saio-liburuak  D. Garmendia 0106 Gaurko Arantzazu bere pelota-leku, automobillentzako leku zabal, prailegaien etxe….

2.  1969-1990  Euskara Batua  Saio-liburuak  NekazArkit 0500 <hi type=”caption”>Lasernan altxatzen diren zenbait etxe</hi>.

3.  1991-1999  Sailkatu gabeak  Aldizkariak  A. Loidi 0018 ETXERIK ETXE

4.  1991-1999  Sailkatu gabeak  Aldizkariak  E. Otamendi 0006 Gainera, hiru polikiroldegiren eraikuntza jarri dugu martxan, zaharrentzat lau egoitza eta bi zahar etxe.

5.  1991-1999  Bizkaiera  Literatur prosa  J.M. Etxebarria 0036 Orduan, herriko gazteak eta, alkar hartu, eta etxe-errearena batzen joaten ginen etxerik etxe.

6.  1991-1999  Euskara Batua  Saio-artikuluak  Peillen 0015 Turismoaren aldetik duela hogei bat urte Zuberoako Sindikatak mendi-herrixka bat eraiki zuen Iratin, orain mozkinemaile dena, asko iretsi ondoren (50. bat etxe).

7.  1991-1999  Euskara Batua  Saio-artikuluak  J. Cillero 0023 Eta etxekoiak gezalagoak, ordea: Steve, Darrel, Bryon, Charlie (taberna du etxe)…

8.  1991-1999  Sailkatu gabeak  Aldizkariak  Aretxagazeta 1996 0012 <head>Zazpi mendi etxe</head>

9.  1991-1999  Bizkaiera  Literatur prosa  L. Ayesta 00099 Urtearen asierako lenengo egunean, Urte Barri goxean, eguna zabalduaz beste barik, soñeko arropa barriak jantzirik, oñetako eta guzti, joaten ginean umezko guztiak iru-lau moltsotan, ze orduko sasoian famili andiak ginean danok, eta esate baterako amar urtetik berakoak, limosna bila etxerik etxe.

10.  1991-1999  Sailkatu gabeak  Egunkariak  Euskadi Inf 1999 00005 Irungo lurretan hasitako sute batek arriskuan jarri zituen bertako zenbait baserri eta etxe.

Adibide guztiak ikusteko: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

 

Eta azkenik, esaldiaren tartean bilatzerakoan, ez da emaitzik ageri, izan ere, hitz bat baino gehiago idatzi behar dira koma bidez banatuak emaitzen bat lortu ahal izateko.

  • 4. aukera

Corpus honek bilaketak ordenatuta edo ordenatu gabe egiteko baliabideak ere eskaintzen ditu. Horretarako egin beharrekoa, “Ordenatuta” jartzen duen laukitxoan klikatzea izango litzateke eta kontrako bilaketa egiteko, “Ordenatu gabe” dakarren laukitxoan klikatzea.

  • 5. aukera

Beste baliabide bat idatzitako hitza garbitzeko aukera ematen duela da. Honetarako ere, “Garbitu” jartzen duen laukitxoa dugu eta hor klikatzeaz batera, lehenago bilaketa egiteko idatzitako hitza garbitu egingo da hitz berria idazteko laukitxoa garbi utziz.

  • 6. aukera

Aukera bezala jarri ditugun adibideetan “Epea“, “Euskalkia” eta “Testu-mota” aukeretan guztia da guk markatuta eduki duguna, baina aukera gehiago daude. Bilaketak epe baten barruan egitea ere ahalbidetzen du corpus honek. Ezkerreko lehenengo laukian urte tarte batzuk ageri dira eta horietako batean klikatuz, bilaketa zehatzago bat egitea ahalbidetzen du. Honez gain, lauki honen beheko aldean beste bat dago eta hemen euskalkia zehazteka ahalbidetzen da eta azkenik, hirugarren laukiak testu-motak zehazteko aukera ematen du, hala nola, testu artikuluak, saio-liburuak… etab.

2. ADITZ BATEN BILAKETA

Jakin aditza aukeratu dugu bilaketa hau egiteko eta aurreko izenarekin konparatzeko.

  • 1. aukera

Lema moduan bilaketa eginez hauek dira jasotako emaitza batzuk:

1.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Eguzk ItzBik 0595 Erronkarin-edo izan ezik (eta an be -d-, -r- ala besterik dan ziur ez dakigu) euskal-itzen amayan -d- rik ez datorr: -t, ostera, sarritan: augaitik euskaldunak, euren aboskiñen azturari jarraituaz beste barik, azken gediña kendu ezkero, gelditzen ziran -d oro -t izatera itzuli ebezan.

2.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  E. Bengoa 0003 Oiñ kontu gero zeure berbakin; gaurko arratsaldian da gabian, eta biyer, etzi ta etzigaramon itz eztitsuak eta atsegiñez betiak baño ezin esan leizela biarbada zuek eztozue jakingo-ta.

3.  1900-1939  Bizkaiera  Administrazio-idazkiak  Jauparijak 0008 c) Bere GUDAL-JAUPARIEN aldentzeko baimenak jakin bear dauz, geiegi ugaritu ezdaitezan, eta beti, aldendu danaren ordezkoa jarriaz.

4.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Zam 0025 <head>¡JAKIN BANEU..!</head>.

5.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Zam 0027 Ainbeste adiskide daukadaz, alkarregaz, neuk jakin barik, aide edo senide diranak, ze….

6.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  JBDei 1923 0097 – Gizona! Nondik nora ezer be jakin barik, griego edo ijito usaña susmaten neutzen nik.

7.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  BAizk Ipuin 0058 Arrantza-salletan beste edozeñek baño geyago edo-daki.

8.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  BAizk Ipuin 0083 ¿Zelan ixan leike ori, bere atteak euzkeraz ekijan-eta?.

9.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Euzkadi 1908 0080 Ez dakit onddiño selango azazkundia emongo dautsedan idazkun onei, baña beti ixango dira, bilddurr barik, Euzkadi-mattetasunaren inddarrez neure buruban sorrtu ta errniak.

10.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-liburuak  Eguzk GizAuz 0130 An naste-borraste andia dabillela badakigu-ta, gizartekeri ta baltsakeria be nastean dabiltzala esango neuke.

Gainontzeko adibideak ikusteko hemen klikatu: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

  • 2. aukera

Testu-hitza(k)” moduan bilatzerakoan, hauek izan dira lortutako emaitzak:

1.  1900-1939  Bizkaiera  Administrazio-idazkiak  Jauparijak 0008 c) Bere GUDAL-JAUPARIEN aldentzeko baimenak jakin bear dauz, geiegi ugaritu ezdaitezan, eta beti, aldendu danaren ordezkoa jarriaz.

2.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Zam 0025 <head>¡JAKIN BANEU..!</head>.

3.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Zam 0027 Ainbeste adiskide daukadaz, alkarregaz, neuk jakin barik, aide edo senide diranak, ze….

4.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  JBDei 1923 0097 – Gizona! Nondik nora ezer be jakin barik, griego edo ijito usaña susmaten neutzen nik.

5.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  A. Urrutia 0147 Eztakizu zelako poza arrtu dodan euzkeraz autorrtuten dozula jakin dodanian.

6.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Ibarg 0036 Baña jakin ez dauana, neke edo zigorra dagokion zerbait egiñarren be, ez da ain zigorrtua izango. (Luk. XIII-17).

7.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Echta JayM 0145 Agaton, oneik berbok esaten eguanarte, bere emaste ta lagunak ito-biarrik egozan barreka, ta Amele’k erantzun eutsan: – ¿Nun jakin dok Hamburg’on ainbeste korkoch dagozana?.

8.  1900-1939  Bizkaiera  Literatur prosa  Echta JayM 0145 – ¿Nun jakin dodan? Onutz ekarri genduzan ontziko nagosiak esan yeustanan.

9.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  EE 1914 0194 Bere lenbiziko maisutzat, beste donostiar asko jakin bat izan zuben: Bizente Manterola argidotarra.

10.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  JAg 0018 Lenengo aldiz jakin zituanean A. Iñazio’k Gandia’ko Dukea’ren jesuita izateko asmo onak esan zuan: “Oraindik isillik gorde bearko degu berri au; ez dira bada gauza mundutarren belarriak orrelako otsaundi edo tumpadarik aditzeko”.

 

Emaitza guztiak ikusteko esteka hau jarraitu: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

  • 3. aukera

Hasieran“, “Bukaeran” eta “Tartean” aukerak, adibide hauetan “Testu hitza(k)” izan da markatuta eduki duguna, baina “Lema(k)” aukeratuta ere egin daiteke. Bestalde, “Epea“, “Euskalkia” eta “Testu-mota” aukeretan guztia da markatuta eduki duguna. Esaldiaren hasieran jakin aditzaren bilaketa egiterakoan, askoz ere emaitza gutxiago agertzen dira. Hona hemen emaitza hauen adibide batzuk:

1.  1900-1939  Bizkaiera  Saio-artikuluak  Zam 0025 <head>¡JAKIN BANEU..!</head>.

2.  1900-1939  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Inzag 0130 Jakin nai nuke nondik ote datozen emen bertan Zumaya’n: Txotxa-apaindu, Urtaingoa, Kaldes ta Tantanenekoa.

3.  1900-1939  Sailkatu gabeak  Egunkariak  El Día 1933 0001 Jakin dezala mundu guziak, nola garabizkiten.

4.  1900-1939  Sailkatu gabeak  Egunkariak  El Día 1931 0001 Jakin zazute gañera gorago aitatutako oyek, guztiyak itz egiteko errextasunik ez badute ere, idazteko beintzat idazle koxkor onek baño geyagokoa dutela.

5.  1940-1968  Gipuzkera  Saio-artikuluak  K. Enbeita 0076 <bibl>JAKIN</bibl>

6.  1940-1968  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Vill 0178 Jakin beharrekoa dela uste dut Lafitte jaunak Euskaltzaindiko batzarre batean gogoratu zigun harako hura.

7.  1940-1968  Gipuzkera  Literatur prosa  Ugalde Iltz 0024 – Jakin al’dezu, Joxepa? -esan zion, aulki, Inaxi’k-.

8.  1940-1968  Sailkatu gabeak  Bertsoak  BerTxapel 1962 0049 Mattinek 
Jakin beauzu ni haur oiekin 
arras kontentu nagola, 
eta nai nuke luzaro bizi 
segur oino hola-hola, 
ta gero ere zabalduko da 
Mattin gaizoaren odola, 
eta hau berriz zertarako da 
fruitu gabeko arbola?.

9.  1969-1990  Gipuzkera  Saio-liburuak  A. Elustondo 0019 Jakin! Asko jakin! Gizon argien otsa entzun.

10.  1969-1990  Gipuzkera  Antzerkia  Onaind 0092 – Jakin nahi nuke, ba!.

Adibide guztiak ikusteko hemen sakatu: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

 

Esaldiaren bukaeran aditz hau bilatzerakoan, hurrengoak dira agertutako emaitza batzuk:

1.  1900-1939  Lapurtera-Nafarrera  Saio-artikuluak  Zerb Metsiko 0054 Ez da harritzeko: hamabi kilometra ondo… eta iherika guk ez jakin!.

2.  1900-1939  Sailkatu gabeak  Aldizkariak  Eskual 1904 0001 Aberats okhitu handi zenbeit othe zen, ala segurrago ez hango berekoa; gu bezala hura ere arrotza othe? Ez jakin.

3.  1940-1968  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Jaunaren Deia 1965 0054 Jainkoak agertu ezik, gizonak ezin du bere indarrez txirotasunaren barne-muña soilki jakin.

4.  1940-1968  Bizkaiera  Saio-artikuluak  C. Jemein 0052 Nik askori itandu dautset eta erantzuten eztabe jakin.

5.  1940-1968  Gipuzkera  Saio-artikuluak  K. Enbeita 0076 <bibl>JAKIN</bibl>

6.  1940-1968  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Lfn 0003 Bestalde, olako lanen egiteko, bear da zerbaitetaraño euskeraz mintzatzen eta izkiriatzen jakin.

7.  1940-1968  Gipuzkera  Literatur prosa  Gure mixioak 0012 Nola jakin?

8.  1969-1990  Gipuzkera  Saio-artikuluak  Onaind 0060 Ikasi ezik, nola jakin?.

9.  1969-1990  Gipuzkera  Saio-liburuak  A. Arrinda 0105 – Ilko ote dute…? – Ez ba jakin….

10.  1969-1990  Gipuzkera  Literatur prosa  B. Latiegi 0224 Gauza bat bakarrik nai du Luter`ek: salbatuko dala seguru jakin.

Emaitza guztiak ikusteko: http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/Konts_arrunta_fr.html

Azkenik, hitz biren artean aditz honen bilaketa egiterakoan ere, hitz bi bilatu beharko lirateke komen bidez banaturik aurreko kasuan gertatu den bezala.

Hona hemen ondorioei dagokienez esan beharreko gauza batzuk: Corpeusek emaitzak ematerakoan grafikoa eta hitzen testuingurua batera ematen digu, eta horrek ulermenari lagun diezaioke; Euskararen Corpusak, ordea, hitzen testuingurua besterik ez digu ematen. Bestalde, Euskararen Corpusak ez du hitzen kategoriaren bereizketarik egitea ahalbidetzen, eta era berean, bakarrik “Testu-hitza(k) sakatzen badugu agertuko zaigu hitza bere horretan; Corpeusean, ordea, forma sakatuz gero, emaitzetan hitza bere horretan emango zaigu, eta ez da zertan testu-hitz izan behar.  Corpeusak daukan beste gauza on bat etengabe berritzen dela da, izan ere, internet da erabiltzen duen baliabidea, Euskararen Corpusak, ordea, ez du zertan aldaketarik eduki behar, izan ere, XX. mendeko testuen gaineko corpusa da, eta jadanik XXI. mendean gaude.

Euskararen Corpusak bilaketak egiterakoan zehatzagoak izatea ahalbidetzen digu; izan ere, bilatu nahi dugun hitza, testuaren hasieran, bukaeran edo tartean topatzeko eska diezaiokegu. Era berean, hainbat hitz konbinatuta bilatzea ere posible da corpus honetan, eta hori ez dauka Corpeusek. Honez gain, epea, euskalkia eta testu-mota zehaztu nahi badugu, egin dezakegu, eta horrek bilaketa zehatzagoak egitea posible egingo luke.

Honez gain esan behar dugu, guk egindako bilaketak “Bilaketa arrunta” moduan egin ditugula, baina garrantzitsua da azpimarratzea, hiztegi biek ahalbidetzen dutela bilaketa askoz ere zehatzago bat egitea “Bilaketa aurreratua”ren bitartez. Gure ustez corpus biak dira onak, egin beharreko gauza bakarra gure nahien arabera bata edo bestea aukeratzea da, biak izan daitezke egoki egin nahi dugun bilaketa motaren arabera.

Iturriak:

Egileak: Ainhoa Causo, Jone Flores eta Leire Zamalloa

3000 HIZTEGIA da guk aztertuko duguna, horrela hiztegi honek dituen alde positiboak eta negatiboak ikusi ahal izango ditugu. Jorratuko ditugun puntuen artean hiztegiak eskaintzen dituen hizkuntzak, sorreraren gorabeherak eta beste hiztegiekiko konparaketak aurkituko dira. Hau da 3000 HIZTEGIAren orrialdea: http://www1.euskadi.net/hizt_3000/

Hiztegi hau Bostak Bat lantaldearen Adorez sortako itzulpenezko hiztegia da. Lehen argitalpena 1996. urtean egin zen Aurten Bai Fundazioa eta Bass S.L- ren laguntzarekin; lehen bertsioa 2001. urtean eguneratu zen. Hiztegi hau Eusko Jaurlaritzak babesten du eta Euskaltzaindiaren arauen arabera moldatuta dago.

3000 HIZTEGIAk bi hizkuntza erabiltzen ditu: euskara eta gaztelania. Arrazoi honengatik esan dezakegu hiztegi hau elebiduna dela. Hiztegiari alor honetan egin beharreko kritika bat web orrialdeak bilaketak alemanez, frantsesez eta ingelesez egiteko aukera ematen digula da, baina aukera hauek klikatzerakoan baliabidea ez dago eskuragarri.

3000 HIZTEGIAn Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua-n (2000.eko abenduko bertsioa, Euskera 45-2) agertzen diren sarrera, azpi-sarrera eta adiera guztiak aurkituko ditugu sarrera eta azpi-sarrera bakoitzari dagozkion erdal kide eta adibideez horniturik.

Bilaketak egiteko modu diferenteak

Hitzen bilaketa egiteko hiztegi honek bide bi proposatzen ditu hizkuntza aukeratu ostean:

Bata, hitzaren bilaketa egitea da. Horretarako hitzari dagokion laukitxoan idatzi behar da bilatu nahi dena, ilun hitza, adibidez. Bestea, hitz zerrenda bat aurkitzea da, horretarako “Aurkitu nahi den hitza eta ondorengoak” jartzen duen laukitxoan idatzi behar dira hitz-zerrendaren hasierako karaktereak edo hitza osorik eta 20 hitzen zerrenda eskainiko da. Honez gain, aurreko zein ondorengo 20 hitzak ikusteko aukera ere izango dugu eta zerrendako edozein hitzen gainean sakatuz gero, hitz horri buruzko informazioa pantailaratuko da. Min hitza sartzen badugu, esaterako, hitz honen aurreko eta ondorengo 20 hitzak alfabetikoki ordanaturik azalduko zaizkigu paperezko hiztegi bat izango balitz bezala. Azalpen honen adibidea ikus daiteke argazki hauetan:

1. aukera:

2. aukera:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sarrerei buruzko informazioa

Bilatu dugun hitza pantailaren erdian agertuko da. Sarrera bakoitzean kategoria gramatikala agertuko da, bilatutako hitza aditza bada, hiru formatan emango da: partizipioa, erroa eta gerundioa. Honez gain, jakintza arloa (Bot., Zool., Geol., Inform., Hizk., etab.) eta izendapen zientifikoa (otso hitza sartzean Canis lupus, adibidez) ere agertuko dira.

Erdal kideak adieraka sailkatuta eta zenbaki gorriz adierazita agertuko dira, eta adibideak zenbaki urdinez adierazita. Sarrerako aldaera forma onartua ez denean hiru aukera aurkezten dira forma egokia aurkitzeko:

1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan “h.” (hobe) dutenak alboan dute forma onartua.

2. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan “e.” (erabili) dutenak alboan dute forma onartua. Adibidez, haundi hitza sartzen bada, hiztegiak handi hitza erabiltzeko proposatuko digu.

3. Gainerakoetan ikus-en bidez forma onartu edo estandarragoetara bidaltzen da eta gainean sakatuz forma horretako informazioa eskaintzen da. Esaterako, emon aditza sartzen badugu, eman aditza ikusteko gomendioa ematen digu.

 

Hitzak aurkitzeko moduak

3000 HIZTEGIAN bilaketa bat egitea oso erraza da, behin orrialdean sarturik euskera-gaztelania edo gaztelania-euskera aukeren artean bat hautatu behar dugu eta “hitza“/”palabra” jartzen duen lekuan bilatu nahi dugun hitza idaztea da egin beharreko gauza bakarra, honen ondoren “bilatu“/”buscar” botoia sakatu, eta listo.

Hauek dira 3000 HIZTEGIAk hitzak aurkitzeko eskaintzen dituen hiru modu desberdinak:

1. Hitza txarto idazten bada edo hiztegian ez dagoen hitz bat sartzen bada, sistemak zerrenda bat proposatuko du horietatik bat aukeratzeko eta Buscar/Bilatu botoia sakatuz gero, hitz horri dagokion informazioa pantailaratuko da.

2. Hitz onartuaren aldaera bat idatzita ere, sistema prest dago gura den hitzaren forma desberdinak aurkitzeko. Adibidez, hitza “h” nahiz “h”-rik gabe idatzi arren aldaera zuzena edo estandarra agertuko da, hau da, andi idatzi arren handi forma onartua agertuko da. Berdin gertatzen da hitz elkartuetan gidoiarekin, loturik nahiz banaturik idazten bada. Adibidez arto(-)buru aurkitzeko ondoko aukerak ditu erabiltzaileak: artoburu, arto(-)buru, arto-buru eta arto buru. Denetatik arto(-)buru sarrera agertuko da.

3. Hitzaren lehen hizkiak idazten badira, adibidez buru idazten bada bi sarrera eskaintzen ditu sistemak: buru eta burutu, baina bur, bur-, nahiz bur& idazten bada, hizki horiekin hasten diren hitzen zerrenda bat proposatzen da. Zerrenda horretako hitz bat markatu eta Bidali botoia sakatzean (adibidez buraso) hitz horri dagokion informazioa eskuratuko da (buraso h. guraso).

4. Bilaketa gaztelaniaz egiterakoan, hitza azentuarekin nahiz azentu gabe idatzi daiteke. Modu batera edo bestera bilatuz 3000 HIZTEGIAk hitzaren forma akademikoa aurkituko du; adibidez, cabezon idazten bada pantailan cabezón berba azalduko da. Gauza bera gertatzen da dieresiarekin, bai pingüino idatziz bai pinguino idatziz, 3000 HIZTEGIAk pingüino formara bideratuko du bilaketa.

 

Beste hiztegi batzuekin konparatuta

Hiztegi honen antzeko beste bat Elhuyar Hiztegia da. Hiztegi honek bilatu nahi dugun euskal edo erdal hitza itzultzeaz gain, aurrizki zein atzizki bat sartuz gero hau darabilten hitzen zerrenda eskainiko digu. 3000 HIZTEGIAk, ordea, ez du baliabide hau eskaintzen.

Adibide bat jartzearren, 3000 HIZTEGIAn buru hitza sartzen bada hiru aukeretatik bat hartzeko proposatzen du hiztegiak, bata gaztelaniazko abad izango litzatekeena, bestea gaztelaniazko cabeza (honen barruan hamaika adiera), eta azkena gaztelaniazko espigar edo granar izango litzatekeena (honen barruan 3 adiera). Elhuyar Hiztegian buru bilatuz gero, aukerak askoz ere ugariagoak dira: hamalau adiera desberdin eskaintzen dizkigu hiztegiak, eta honez gain, lexi eta lokuzio ugari azpizarrera moduan ere.

Ikus dezakegunez hiztegi biek eskaintzen dituzten baliabideak nahiko antzekoak dira; hala ere, bi hiztegiak erabili ditugu eta gure ustez Elhuyar Hiztegiak ematen dituen itzulpenak eta sarrera aukerak 3000 HIZTEGIAk eskaintzen dituenak baino hobeak dira, aurrizkien eta atzizkien baliabidea izateaz gain.

3000 HIZTEGIA Labayru Ikastegiak interneten eskuragarri duen hiztegiarekin ere konpara dezakegu. Hiztegi honen sarrera orrian euskera/gaztelania edo castellano/euskera hiztegien artean aukeratu behar da, eta bietako bat hautatu dugunean bilaketa egiteko hiru modu proposatzen dira: “berbea osorik“/”palabra completa“, “-(e)tik hasita“/”comienza por” eta “daukala“/”contiene“. Hiru modu hauen artean aukeratzeko ideia ona dela pentsatzen dugu eta 3000 HIZTEGIAk ez daukan baliabide bat da. Labayru Hiztegian buru hitza “berbea osorik” aukeraren barruan bilatzen badugu hamar adiera azaltzen dira, baina 3000 HIZTEGIAn ez bezala buru-rekin aurki daitezkeen hainbat eta hainbat hitzen, lokuzioen, etab.-rren zerrenda bat daukagu eskuragarri.

 

Laburbilduz, 3000 HIZTEGIA kontsulta azkar eta ez oso sakon bat egiteko egokia izango litzateke. Baina gure ustez, sakonagoa, zehatzagoa eta kalitate handiagokoa den bilaketa bat egiterako orduan beste hiztegi mota batzuetara jo beharko litzateke; Orotariko Euskal Hiztegia adibidez, hiztegi egokia da bilaketa espezializatuagoak egiteko. Orotariko Euskal Hiztegiaz aparte aipatutako beste bi hiztegiak (Elhuyar eta Labayru) ere nahiko onak dira horren espezializatuak ez diren bilaketak egiteko, baina bai bilaketa sakonak eta kalitatezkoak egin ahal izateko.

Iturriak:

Egileak: Ainhoa Causo, Jone Flores eta Leire Zamalloa

Teknologia berriaren garapena etengabe aurrera doa, honek liburutegiak ere aurrera egitea ekarri du. Hiru liburutegi ezberdin aipatu eta haien arteko diferentziak azalduko ditut.

Liburutegi elektroniakoak: telekomunikazio instalazioak dauzkate eta honi esker oso erraz administratu ditzakete gordetzen dituzten materialak, paperezkoak batez ere. Liburutegi arrunt batean aurkitzen ditugun liburuen zerrendak eta katalagoak eskaintzen dizkigute. Instituto Cervantes-ek bere liburutegi digitala dauka.

Liburutegi birtualak: teknologiarik onena erabiltzen dute. Errealitate birtualaren bidez liburutegi tradizional batean dagoela irudituko zaio. Erabiltzaileek leku desberdinetan dauden liburuak edo aurki ditzakete. Ziberespazioan dagoen liburutegia da, ez da liburutegi fisikoa. Liburutegi birtual baten adibide bat Biblioteca Virtual Universal izango litzateke.

Liburutegi digitalak: Liburutegi hauetan haien gauzak digitalizatu egiten dituzte eta gero haien informazioa formatu elektroniko magnetiko edo disko optikoen bidez bakarrik lortu dezkegu. Normalean liburutegi hauek erabiltzaile gutxi izaten dituzte. Liburutegi digitalaren adibide bat Biblioteca Digital Mundial izango litzateke.

ERREFERENTZIAK:

Open Access

Open Acessen bidez irakaskuntzaren, zientziaren, eta gauza akademikoen gaineko materia digitala lortzen gai gara, inolako erregistro barik eta ezer ordaindu barik. Batez ere ikerketa zientifikoko lanak, peer review-en espezializatuak.

Edozein erabiltzailek irakurri, deskargatu, kopiatu, zabaldu, imprimatu, bilatu eta lotu ditzake artikulu zientifikoko testu osoak. Hau literatura zientifikora heltzeko modu erraza eta doakoa da. Honetaz gain, zenbait autorek haien eduki digitalak zabaldu egiten dizkiete linean dauden erabiltzaileei. Hemen libre agertzen diren dokumentuak irakurriak izateko aukera gehiaog dituzte eta horren bidez gero aipuak ager daitezke beste zenbait lanetan.

Open Access bi modutan funtzionatu dezake: “Green Open Access” eta “Gold Open Access”. Batean autoreak editoreari aurkezten dio publikazioa eta hark eskuragarri egiten du ondoren, autoreak ordaindu egiten ditu publikazioak balio dutena. Bestean, berriz, autoreak sarbide irekia duen biltegi batean sartzen du bere artikulua eta biltegi horrek egiten dizkio kopiak eskuragarri.

Internet sortu eta gero asko nagusitu den joera da hau.

ERREFERENTZIAK:

Las primeras bibliotecas romanas eran privadas. El Archivo Central de Roma se adelanta a la primera biblioteca pública romana. Se llamaba Tabularium y fue construido en el año 79 a.C. Los romanos también tenían bibliotecas en casa.

En Roma hubo, además, se comenzó la comercialización del libro, que dará lugar a la aparición de librerías editoriales, talleres donde se fabricaban y vendían los libros, donde los esclavos copiaban los textos. Además, se organizaban lecturas públicas, a modo de campañas de publicidad para dar a conocer las novedades. Había gente especializada, además, en acudir a las audiciones públicas, retener los textos en la memoria para después escribirlo y venderlo. Ya entonces había problemas de propiedad intelectual por el plagio de obras. Los libreros eran a la vez editores y tenían su propio taller de copistas, conformados por esclavos que normalmente eran griegos letrados..

Además, en Roma aparecieron las primeras bibliotecas públicas. En el año 39 d. C. se fundaron en Roma varias bibliotecas, entre ellas la de Asinio Polión, ubicada en el Templo de la Libertad, que es considerada como la precursora de la biblioteca pública.

Augusto creó dos grandes bibliotecas, una de ellas situada en el Pórtico de Octavio y la otra en el Palatino, junto al Templo de Apolo, ambas eran bibliotecas públicas.

Otra biblioteca pública muy importante fue la Biblioteca Ulpia, creada por el Emperador Trajano, donde también se conservaban documentos públicos, por tanto, es probable que fuera, además, un archivo histórico. Al frente de las bibliotecas públicas estaba el Procurator Bibliotecarium, figura creada por Tiberio, a cuyas órdenes estaban los bibliotecarios que trabajaban en cada una de ellas. Estas bibliotecas públicas, se construían al lado de un templo y tenían una sección latina y otra griega y aunque fueron usadas y apreciadas por los ciudadanos, no alcanzaron la importancia de las bibliotecas privadas de los patricios y ricos romanos.

También se construyeron bibliotecas cristianas, por ejemplo la Biblioteca de Cesarea. En Oriente, el emperador Constantino mando construir la de Los Embajadores que tenia literatura cristiana y pagana.

Las bibliotecas públicas de esta época se construían generalmente después de una batalla victoriosa, los emperadores construían la biblioteca, abierta al público, donde existía un sistema de préstamo con fianza económica. Las bibliotecas públicas desaparecen con la Roma de los Césares y no volverán a aparecer hasta avanzado el siglo XVIII.

ERREFERENTZIAK:

Dublin Core Metadata Initiative edo DCMI metadatuak sustatzen dituen erakunde bat da. DCMI-ren eginkizunetan hauek ditugu: arkitektura eta modeluen gaineko lanak, DCMI komunitatean eta DCMI Talde lanetako elkarrizketak eta kolaborazio lanak, urtero konferentziak egitea , etb.

Dublin Core metadatuen eredu bat da eta DCMI-k garatu eta landu egiten ditu. Organizazio honen helburua metadatuen adopzio zabala egitea da eta metadatuen lexiko espezializatuen garapena sustatzen du. Dublin Core-ren inplementazioak normalean XML-a erabiltzen dute eta Resource Description Framework-en daukate oinarria. Bere izena Dublinetik dator bertan lehenengo bilera egin zelako metadatuen eta webaren gaineko munduko espezialistekin.

15 definizio semantiko deskriptibo dituen sistema da, helburua, definizio horiei esanahi semantikoa ematea. Definizio hauek edozein ordenetan agertu daitezke eta errepikatu ahal dira.

Metadata, beste datu batzuk deskribatzen dituzten datu batzuk dira. Generalean, metadatuen multzo bat datuen multzo bat esan nahi du, rekurtso deiturikoa. Askotan ezin dira ezberdindu datuak eta metadatuak. Metadatuak hiru irizpide kontuan hartuta sailkatzen dira; edukia, aldakortasuna eta funtzioa.

ERREFERENTZIAK:

  • Dublin Core Metadata Initiative (2010, azaroak 22). Kontsultatua: Abenduak 16, 2010. Orrialdea: http://dublincore.org/

Artikulu honetan liburuek izandako bilakaerari buruz lortutako informazioa idatziko dut, hau da, liburuek hasiera-hasieratik inpreta sortu zen arte izandako bilakaera.

Mesopotamiarren garaian aurkitu ditugu lehen urratsak. Haiek buztinezko taulen gainean idazten zuten. Hauetako askok egoera onean heldu izan dira. Aipatu beharra dago, hauek erabilitako material gehiena harria eta metala zela.

Mesopotamiarren ostean, egiptoarrak ditugu. Hauek papiroarekin lan egin zuten, mesopotamiarren buztinezko taulak baina askoz hobeak ziren. Papiroaren ezaugarriak ziren: tintaz idatzi ahal zen bere gainean, urarekin ezabatzen zen, garraiatzeko askoz errazagoa eta askoz iraunkorragoa zen. Hala ere, papiroa sortzea oso neketsua zen; hori dela eta, zeramika zati batzuek gainean idazten zuten askotan. Egiptoarrak, pintzel baten moduko material bat erabiltzen zuten idazteko.

Hauen ostean greko-erromatarrak ditugu, hauek ere papiroa erabiltzen zuten, baina sortutako makina batzuei esker folioak egitea lortu zuten. Hauek pintzelak erabili beharrean kalamoak edo plumak erabiltzen zituzten idazteko. Garai honetan sortutako liburuak forma biribila zeukaten.

Azkeni Erdi Arora heldu gara, hauek scriptio continua izeneko estiloan idazten zituzten haien eskuizkribuak. Hauen arazoa zen, hitzen artean ez zutela inolako espaziorik uzten. Liburu borobilak alde batera utzi zituzten eta kodexerakoak egiten hasi ziren. Honek abantaila asko ekarri zituen; hala nola, enkoadernatu ahal zirenez, gaur egun hobeto kontzerbatzen dira, garraiatzeko eta gordetzeko erraztasuna eta baita ere ekonomikoagoak ziren. Denbora pasa ahala pergaminoa alde batera utzi zuten eta papera sortu zuten (Txinan, k.o I.mendean).

Bukatzeko, XV.mendean inpreta sortu zen, eta honek izugarrizko bilakaera ekarri zuen. Kriston liburuak argitaratu ziren, eta hori dela eta irakurketa asko zabaldu zen.

ERREFERENTZIAK:

Jorge G. Paredes M. Libro y lectura en la era digital. El gran desafío de la educación actual. Monografías. Kontsultatua: Azaroak 21, 2010. Orrialdea: http://www.monografias.com/trabajos13/librylec/librylec.shtml

Dokumentazioa zera da: Dokumentuak hautatu, sailkatu, erabili edo zabaltzeko ekintza da. Gaur egun dauden aldaketa teknologikoekin, dokumentazio moduak ere aldatu egin dira. Bi dokumentazio mota dauzkagu eta artikulu honetan dokumentazio tradizionala eta dokumentazio digitala ezberdintzen eta azaltzen saiatuko naiz.

Dokumentazio tradizionala: dokumentazio digitala baino arinagokoa da. Paperezkoa da eta honen arazoa galtzeko arrisku gehiago dagoela da. Dokumentazio mota honen irakurketa pasiboa da. Dokumentu osoa irakurri behar da jakiteko ea gure galderak erantzunik duten edo ez. Honetaz gain, irakurleak ezin dizkio dokumentu berriak erantsi. Dokumentazio tradizionala linealki irakurri beharra dago. Dokumentu tradizionalak mugatuta daude bere izaera monomediatikoagatik: testuak hitzaren bitartez informatu egiten du, argazkiak irudiaren bitartez eta grabaketak soinuaren bidez.

Dokumentazio digitala: Dokumentazio tradizionala baino askoz ere ziurragoa eta iraunkorragoa da. Oso arina da, informazioa denbora tarte laburrean ematen duelako. Dokumentazio digital honetan aurkitzen ditugun dokumentuak dinamikoak, aldakorrak eta pertsonalizatuak dira. Dokumentazio tradizionalarekin konparatuz, ez dira linealki irakurri behar dokumentu guztiak, orrialdeak pasatu ahal ditugu. Horretaz gain, guk nahi ditugun aldaketa guztiak ezarri ahal ditugu, berriz ere dena egin barik. Irakurleek galderak egin ahal izango dituzte edota modifikazioak, horregatik badago nolabaiteko komunikazio dukumentazio digitalaren eta irakurlearen artean. Dokumentu digitalek informatzeko bide asko eskaintzen dizkigute.

ITURRIAK:

Twitter egunero erabiltzen dugunez, hashtagak eta thought-streaming zer den azaldu behar genuke. Hauek elkarren artean oso lotuta daude eta horregatik artikulu honen bidez hitz bi hauek azaltzen saiatuko naiz.

Hashtag-ak twitterren erabiltzen dira. Gai baten inguruan hitz egiteko etiketa bat da, honi esker tweetak sailkatu egiten ditugu. Almoadiladun etiketak dira. Etiketaren hasieran honako sinbolo hau jarriz ezberdintzen dira (#). Guk erabiltzen ari garen adibidea azalduko dut: Digital Resource Management (gure ikasgaiaren) inguruko tweet guztiak #rdf1011 hashtag-aren barruan sartu dugu; horrela guk idatzitako tweet guztiak (ikasgaiarekin zer ikusia dutenak) bertan elkarrekin agertuko dira.

Thought- streaming twitterren eratzen diren aburu guztiak dira. Balore gehiago daukate hashtag bati lotuta badaude. Honen bidez jakin dezakegu momentuan pertsonak zeri buruz hitz egiten ari diren edota zein da gehien hitz egiten den gaia. Hauek mezu laburrak dira, web-ean mezu laburrek arrakasta handiagoa izaten dutelako mezu luzeak baino. Twitterrek jendeak zer pentsatzen duen eta zer egiten duen momentuan jakiteko aukera ematen digu; beste batzuk, ordea, ez, adibidez: Facebook edota FriendFeed.

 

ITURRIAK:

Entradas antiguas »

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.